1.- Haur Hezkuntzako atxikimendu objetu edo oroipenak
Didaktikako ariketa honetan, gure haur hezkuntzako etapako objektu edo oroipen bereizgarriak a urkeztuko ditugu eta haien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak konparatuko ditugu. Ainhoa: Nire haur hezkuntza garaiko objektu garrantzitsu bat pelutxezko txakur bat da. Txakurrak pintxo du izena eta nire amak laneko bidai batetik ekarri zidan. Normalean haurrek adin honetan atxikimenduzko objektu garrantzitsu bat izaten dute. Nire kasuan, nahiz eta pelutxe hau izan gustokoen nuena, ez zen guztiz atxikimenduzko objektu bat. Garai horretan eta aurrerago, nire amarekiko atxikimendu handia nuen. Horregatik eta bere bidaia batetik ekarri zidalako pelutxe hau, nire amarekin lotura zuela sentitzen nuen. Garbiñe: Haur hezkuntzaz gogoratzen dudan momentua festa baten inguruan datza. Festa horiek iñauteriak dira. Izan ere, ikastolan urtero mozorrotzen ginen gauza desberdin batez, horien artean olagarroz edo ilargiz. Oso oroitzapen onak ditut garai hartaz, oso ondo pasatzen nue...