5.- CURRICULUM EZKUTUA


  • AINHOA: Untxi Txiki Zuria aitatxorekin (liburua)
  • MAYI: Hiru txerritxoak (liburua)
  • NEREA: Pirritx eta Porrotx (bideoa)
  • GARBIÑE: Artzain gezurtia (liburua)
  • GAROA: Errauskine (filma)

1º Ariketa:

  • Zergatik da zuretzat adierazgarria?

  • AINHOA: Txikitan nire ama kanpora joaten zenean lanagatik, nik liburu hau irakurtzen nuelako lasaitzeko, liburuko untxiarekin identifikatuta sentitzen nintzelako.
  • MAYI: Txikitan amak kontatzen zidan ipuina zelako. Gaixo edo lotarako orduan kontatzen zidan eta oroitzapen onak ekartzen dizkit.
  • NEREA: Oroitzapen onak ekartzen dizkidalako gogora eta parre asko egiten nuelako Pirritx eta Porrotxekin.
  • GARBIÑE: Ikastolan horrelako liburuak askotan irakurtzen genituen, baina Artzain gezurtiaren liburua nuen gustukoena. Egia esan ez dakit zergatik, baina izugarri gustatzen zitzaidan.
  • GAROA: Betidanik asko gustatu zaidan pelikula izan delako.

-Zein balio transmititzen dituela uste duzu?

  • AINHOA: Atxikimendua da liburu honek trasmititzen duen balioa. Horrez gain, arazoak, beldurrak eta kezkak maite gaituzten pertsonekin partekatuz eta arazo horietan pentsatu beharrean beste gauza batzuk eginez, pentsamendu negatibo horiek saihestu ditzakegula adierazten du.
  • MAYI: Anai-arreben arteko maitasuna eta haien arteko lana helburu jakin bat lortzeko.
  • NEREA: Laguntasuna, enpatia, talde lana, maitasuna eta abar.
  • GARBIÑE: Gezurrak esanda azkenean gauzak ez direla ondo ateratzen, zintzotasuna.
  • GAROA: Azkenean esfortzuarekin eta lan eginez nahi duzuna lortu dezakezula.




  • Haurtzaroarekiko zein ikuspuntu dute?

  • AINHOA: Entzule hartzaile moduan ikusten dituzte haurrak. Liburu honen bidez, maite dugun pertsona bat urruntzean, atxikimendu hori nola kudeatu behar den ikasiko dute.
  • MAYI: Entzule moduan informazioa jasotzea.
  • NEREA: Pelikula honetan haurrak informazio hartzaile bezala ikusten ditu. Hau da, eguneroko gauzak modu alai eta polit batean erakutsiz egiten ikasiko dutela eta erakusten dituzten jokabide horiek barneratuko dituztela.
  • GARBIÑE: Haurrak bere helburuak lortzea egiaren bitartez.
  • GAROA: Bere kabuz nahi duen guztia lortzea.


  • Zer ikasi duzu?

  • AINHOA: Zerbaitek arduratzen bagaitu, maite gaituzten pertsonez inguratuz eta gustuko gauzak eginez, pentsamendu negatibo horiek saihestu ditzakegula.
  • MAYI: Denon artean lana eginez, nahi dena lortu dezakezula.
  • NEREA: Errespetuaren eta laguntasunaren bidez gauzak lortzea errezagoa dela.
  • GARBIÑE: Gezurrak esatea txarra dela.
  • GAROA: Azkenean esfortzuaren eta lanaren bidez nahi duzuna lortu dezakezula.


2. Ariketa

  • Zer da curriculum ezkutua? nola definituko zenuke?

  • Curriculum ezkutua heziketa fenomenoen multzoa da eta helburu berezitzat inplizitua izatea eta eskolaratze prozesu irekiekin aldi berean garatzea ditu.
  • Curriculum ofizial edo irekiarekin alde berean ematen diren baloreak eta ekintzak dira.

  • Zenbat ikuspuntu desberdintzen dira? Azaldu bakoitza, dituen egileak ere identifikatuz.

  • Bi ikuspuntu desberdintzen dira:

Hezkuntzaren eta curriculumaren teoria klasikoa:
    • Razionalisko akademikoa: “Curriculum esenzialista” edo “ikasketen diziplinan oinarritutako curriculuma” izenez ere ezagutua, gazteei mendebaldeko kulturan parte hartzea erraztea eta horretarako prestatzea du helburutzat. Horregatik, eskolaren betebehar nagusia kulturaren transmisioan oinarritzen da.
Ordezkari nagusien artean, J.Schwab eta R. Bridgham aurki ditzakegu, baina ikuspuntu honetako garapen historikoko ordezkari garrantzitsuena Juan Francisco Herbart zela esan beharra dago. Harentzat, kultura unibertsaleko herentziaren arrazoi eta ezagutzak dira gizakiaren garapen integrala ahalbidetze dutenak. Horretarako, beharrezkoa da metodo zientifikoan arrazoi diziplinatua izateaz gain, ezagutzaren integrazioa egotea diziplina desberdinetan.
Gizakiaren sorkuntza herbatianoaren arabera, gizakia, izaki arrazional gisa dago sortua, zeinak ezagutza duen helburu nagusitzat. Ezagutza hau, zentzuetan oinarrituta eta gidatutako esperientzien bidez lortzen da.
Herbarten curriculumean, eskolaren oinarrizko funtzioa kultura unibertsalaren transmisioa da. Modu horretan, argi gelditzen da ikuspuntu honetatik abiatutako curriculuma, ikasleak mendebaldeko kulturako arazoak aztertzeko onuragarriak diren ideia eta prozesuak erabiltzeko prestatzen dituztela. Hauek, beren arrazoiak landu eta inpultsoak kontrolatzen ikasi beharko dute.
Arrazionalismo akademikoan, garrantzitsuena curriculumaren optimizazioa da, eduki gehiago garatzeko tresna gisa. Aipatutako edukiak, ikasketa plan eta programen bitartez izango dira hautatuak, gazteentzako garrantzitsuenak direnaren ideiarekin.
Ikuspuntu honetan, ez da curriculum ezkuturik nabaritzen, ikasleei zientzia objetiboa soilik transmititzen zaiela uste baita. Horrela, eskolak bereganatua du ikasketa jakin batzuen igorle izatearen rola. Ikasketa hauek profesional batzuengandik daude aukeratuak, beraz, hauek jarraitzen ez badira sistematik at geratzeko arriskua dago.

    • Hezkuntzaren teknologia: Ezaugarri bereizgarri hauengatik bereizi daiteke: prozesuetan oinarritutako ikuspegi curricularra da, hezkuntzaren “nola”-ri “zer”-ari baino garrantzi gehiago ematen diona; Curriculum ofiziala nahiz eskolako curriculumaren bidez helburu zehatz batzuk lortzeko behar diren baliabide egokienetan oinarritzen da.
Curriculuma, teknologia bezala atentzio fokuarekin erlazionatzen du, hau da, jakintza kognitibo guztia ikaskuntza bezala ikusten du, baina teknologian jakintza komunikatua da eta ikaskuntza berriz, erraztua.  
Curriculum teknologikoko hizkuntza, “input”, “output”... terminoetan oinarritzen da eta helburu jakin bat lortzeko produkzio bezala ikusia dago.
Curriculum ezkutuko fenomenoaren aurkikuntzaren eta azalpenaren ondoren, hezkuntza sistema eskola eremuetan gertatzen diren ekintza sinbolikoez kontzientziatzen da. Ekintza sinboliko hauek ikaskuntzaren prozesu formal eta esplizitu batean emanez.

    • Ikuspuntu kognitiboa: Ikuspuntu kurrikular hau ikasleak eskolako zer egin garrantzitsu bezala jartzearekin oso erlazionatua dago, eta horren ondorio, ikaskuntzaren esperientziaren kontzeptuaren garrantzia da.
Eisner eta Vallancek hurrengo elementuei sistematizatzen den elementu hauek: prozesu intelektualen fintasuna adierazten dute, garuneko teknologiaren garapena izango litzatekena, horrela, kurrikulumaren arazo garrantzitsuena sortuz.
Hezkuntzak ikasketaren dinamikari egiten dio erreferentzia, beraz, hazkuntza orientaziorako beharrezkoa ikusten du irekia den eskola bat; ez da gai kantitatea prozesu kognitiboak determinatzen dituena, herramienta intelektualak nola erabiltzen diren baizik. Hezitzailearen arazoa hurrengoa da: haurren garapenean gertatzen diren ikasketen prozesu garrantzitsuen identifikazioa.
Prozesu intelektualen garapenek eskolaz kanpoko egoeretan interpretazioa eta selekzioa egiteko aukera eta autonomia eskeintzen dute.
Beraz, enfoke kognitiboa haurretan zentratzen den orientazio kurrikularra da.

    • Hezkuntza pertsonalizatua: Eisner eta Vallancek ziotenez, ikuspuntu indartsu bat zen, balorez betetakoa eta asmo integrazio pertsonalarekin lotutako beharrei buruzkoa. Ikuspuntu honetatik begiratuta, curriculumaren eginbeharra asetze pertsonalez hornitzea da. Hezkuntza, errazteko prozesu gisa hartzen da, eta eskola, ezinbestekotzat eta esperientzia gehiago bizitzeko beharrezkotzat ikusten da. Ondorioz, bi noranzo desberdintzen dira. Alde batetik, curriculuma nola antolatu behar den erantzuten da, eta bestetik, hezkuntzaren helburuak arautzen dira.
Beste ezaugarrietako bat, haurraren bizitza garatzearen nahia da, non eskolak, instituzioak, irakasleak eta abarrek hartzen duten parte.
Curriculumeko teoria modernoan, hezkuntza pertsonalizatua toki garrantzitsua hartzen joan da. Bertako ordezkari nagusienak, Pierre Fauré, Carl Rogers eta Víctor García Hoz dira.
Hezkuntza pertsonalizatuaren alorreko curriculumaren garapenean, kontuan hartu behar den elementua berezitasunaren printzipioa da, hau da, haurrei bere ahalmenez eta mugez jakinarazi behar zaie. Pertsonaren askatasuna oso garrantzitsua da, eta bere kabuz aurkitu behar du bere bokazioa eta horretarako beharrezkoak izango dituen bideak.
Carl Rogersentzat, Hezkuntza Pertsonalizatua, esperientzia pertsonala burutzeko bidea da, modu batera, hezkuntza zentroetan baldintza egokien bidez irakasteko asmoz, ikasleek norberaren gaitasun sortzailea garatzen ari direla sentitzeko helburuarekin, gizabanako libre bezala eta bakoitzaren ekintzen eta erantzunkizunen gaineko autodeterminazio gaitasuna bultzatuz; horrela, ez zaie curriculum ofizialak esleitzen duen edukia bakarrik bereganatzen dutela irudituko.
Curriculum ezkutuari dagokionez, bere existentziagatik ezagutzen da,  bai ekintza pedagogikoarengatik, baita heziketa-zentrotik planifikatutako lana garatzeko beste bide batengatik, nagusiki, balore eta ohiturei buruz izanik.

Aurreko ikuspuntuen antzera, curriculum ezkutuak adierazitako aspektu ideologikoak argitzeagatik ez da preokupazio larririk existitzen. Korronte pedagogiko honetan, mezu inplizituek eskola-instituzioak egindako lan esplizitua indartu beharko lukete.

    • Gizartearen berreraikuntza: Eginkizun pedagogikoa existitzen eta zentzua hartzen duen kontextu sozio-historikoan berregokitzean datza, non hezkuntza, bizitzarako hezkuntza gisa hartzen den eta orainak duen garrantzia.
Eisner eta Vallancek, enfasi berezia ematen diote hezkuntzaren rolari eta kontextu sozialaren barneko curriculumaren materiei. Hauek, onuragarriak izango baitira behar sozialentzat (behar indibidualak bigarren plano batean utzita). Balore sozialak biltzen dituen ikuspuntu bat da, eskola inguratzen duen errealitateari buruzko eztabaida politikoa alboratzen ez duena.
Berreraikuntzaren aldekoek, eskola aldaketa sozial baterako zubia dela diote, errealaren eta idealaren artekoa. Curriculumak, gazteak prestatu behar ditu aldakorra izango den errealitate baterako.
Hezkuntzaren eta gizartearen arteko erlazioak, curriculuma, ikasleak irteera sozialak aurkitzen ikasteko bidea izatera bultzarazten du.
Curriculumeko teoria modernoaren garapenean, gizartearen berreraikuntza hezkuntzaren teoria kritikoaren aurrekaritzat hartzen da. Nahiz eta berreraikuntza sozialaren aurrekari zaharrenak Europan kokatzen diren (Pestalozzi autorearekin, adibidez), Estatu Batuetan lortzen du bere deitura Henry Girouxek planteatutakoarekin.
Curriculumaren eta curriculumisten erronkak, gizartearen berreraikuntzaren ikuspuntutik begiratuta, modu zuzenean daude erlazionatuta garaiko arazo sozialekin eta arazo hauek ebazteko eskola bezalako instituzioen eginbeharrekin.


Gizartean eta curriculumaren teoria kritikoa: Eisner eta Vallanceren curriculumeko ideiek, curriculumaren inguruko sistematizazio eta antolaketaren inguruan pausu handi bat suposatu zuten arren, Hezkuntzaren Soziologia bezalako gizarte zientziez (beste zenbaiten artean) gainditua izan da azken hamarkadetan.
Autore batzuentzat, "teoria kritikoaren" deitura, XX.mendeko "Frankfurteko Eskola" izeneko filosofoen planteamentuarekin batera sortu ziren teoriekin soilik aplikatu daiteke. Bertan, Gimeno Lorente, Carr edo Kemmisen lanak aurki ditzakegu.
Giroux bezalako autoreentzat, pertsona multzo guztiak, hezkuntza ikertzaile eta hezkuntza aplikatzen duten profesionalak barne, ere Frankfurteko eskolako parte dira. Azken finean, Giroux ideia honekin bat dator: eskolaren funtzio nagusiak, ideologia nagusiaren eta ezagutza formen erreprodukzioa, eta lanaren zatiketa sozialaren erreproduzitzeko trebetasunak banatzeko gaitasunak dira.


  • Heziberri 2020 curriculuma zein ikuspunturen barruan egokitzen dela uste duzu? Zergatik?
Heziberri 2020, bi ikuspunturen barruan egokitzen da. Teoria klasikoaren eta teoria kritikoaren arteko batasuna bilatzen du, dena hartzen baitu kontuan. Izan ere, bere oinarri adierazgarriena bizitzarako prestatzea da, eta horretarako, konpetentziak prestatzea ezinbestekoa da, bai gaitasun eta ahalmenen aldetik, baita praktiko eta teorikoaren aldetik ere (hezkuntza pertsonalizatua).

  • Curriculum ezkutua ekidin daitekeela uste al duzu? Nola? Proposamenak egin.

  • Curriculum ezkutua ezin da ekidin. Aldiz, curriculumaren artean eta curriculum ezkutuaren artean kontraesana dagoenean, kontraesan hori saihestu daiteke. Kontraesan horiek ekindin al izateko, proposamen batzuk egingo ditugu:
+Curriculuma aztertuz eta ikasleei irakatsi eta trasmititu nahi dieguna zer den finkatuz, eskema bat egitea. Eskema horretan, trasmititu nahi dugun hori nola trasmitituko dugun adieraziko dugu. Hau da, irakaskuntza hori emateko zein pauso emango ditugun finkatzea. Modu horretan, dena hasieratik pausoz paso finkatuz, curriculumaren eta curriculum ezkutuaren arteko kontraesanak saihestea lortuko dugu.

+Irakaskuntza ematen den bitartean, irakasle guztiak astean behin gutxi gorabehera elkartzea eta curriculumaren inguruan hitz egitea. Modu horretan, bakoitzak besteekin partekatuko du curriculumaren helburuak lortzeko erabiltzen dituen pausoak eta besteek bertatik ikasiko dute edo kontraesanen bat baldin badago esan egingo diote eta kontraesan hori saihestea lortuko dute denon artean.

Comentarios