4.- CURRICULUMAREN ANALISIA



  1. ZER DA CURRICULUMA?
Latinetik datorren hitza “bidea” esan nahi du. Alde batetik, hezkuntza maila jakin bat izendatzeko erabiltzen den terminoa da, ikasleen ikuspuntutik, irakasleen ikuspuntutik, berriz, profesionalen jarduera “elikatzeko” edo osatzeko behar den eremu akademikoak dira. Eta azkena, legez ezarritako landu beharreko alderdi multzoei buruz bertan lortu beharreko helburuak zehazten dira, hezkuntza arloko administrazioak ezarritakoak.

Curriculum hitza, 1918an agertu zen lehen aldiz, Bobbit-en liburu bati izena emanez.
Curriculuma alde batetik, eskoletan martxan jarri behar den hori da, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua antolatzen duen plangintza. Bestetik, curriculuma ikasteko fenomenotzat hartzen da.

  1. ZEIN ITURRI DESBERDINTZEN DITU? AZALDU BAKOITZA
  • Oinarri filosofikoa: Curriculumaren bidez zehazten dira lortu nahi diren helburuak. Badakigu zertarako diseinatzen den eta aplikatzen den.
  • Oinarri soziopolitikoa: Curriculuma gizartearen eta historiaren emaitza da, dimentsio sozial osoa islatzen delako eta horren arabera badakigu zer eratako gizartea sustatu nahi den.
  • Oinarri epistemologikoa: Jakintza zientifikoan ere oinarritzen da curriculuma. Curriculumaren plangintza eta aplikazio zehatza garrantzia du.
  • Oinarri psikologikoa: Ume bakoitzaren eboluzio mailak hartzen dira abiapuntutzat eta ikasle bakoitzaren ezaugarri psikologikoak ezagutzea ezinbestekoa da, hala nola, ikasteko moduak, jarrerak, interesak…  curriculuma errealitate horretara egokitzeko.
  • Oinarri pedagogikoa: Irakaslearen esperientziaren oinarri teoriko eta sintetitzailea biltzen du, eta honako galde hauei erantzutea eta hausnartzea bideratzen dio, zer? nola? noiz? non? Horri guztia ebaluazioa eskatzen du, bai prozesuarena bai emaitzena, eta behar diren baliabideak zehaztu behar dira.



  1. ZEIN CURRICULUM MAILA DESBERDINTZEN DITU ? AZALDU BAKOITZA
Ministerioak dioenez, curriculumak eredu ireki bat du, ikastetxe bakoitzaren kultur-, gizarte- eta ekonomia-testuingurura eta ikasleen ezaugarri espezifikoetara egokitzeko aukera duelako.

Curriculuma hiru mailatan desberdintzen da:

  • Oinarrizko curriculum diseinua: curriculumaren lehen maila da. Ikastetxe guztiek derrigorrez bete behar dute. Etapen helburu orokorrak zehazten ditu hurrengo esparru hauetan: kognitiboan, eragilean, afektiboan, pertsonen artekoan eta gizarteratzekoan. Curriculum hau, MECren eta Autonomia Erkidegoan erantzukizuna da.
  • Ikastetxeko curriculum diseinua: Ikastetxeak ezaugarriak txertatzeko aukerak ditu. Horrez gain, helburuak eta edukiak ikastetxearen errealitatera egokitu ditzazkete. Curriculumaren maila honen barnean sartzen dira jarduera osagarriak, materialak, instalazioak eta abar. Maila hau ikastetxearen erantzukizuna da.
  • Gelako programazioa: Maila honetan irakasle bakoitzak gelako ikasleen ezaugarrien arabera lantzen du curriculuma. Maila hau ere ikastetxearen erantzukizuna da.

  1. ZEINTZUK DIRA CURRICULUMAREN ATALAK ? AZALDU BAKOITZA
Curriculuma lau ataletan banatzen da, hau da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabide didaktikoak eta ebaluatzeko irizpideak.

  • Helburuak: Hezkuntza prozesuaren bidez lortu nahi diren asmoak dira. Bi xede nabarmentzen dira, xede soziala, inoren ideiei begirunea gordeko dioten nortasunak osatzean datzana esaterako; eta xede pedagogikoa, beste kultura batzuetako ikasleekin taldean egindako jardueretan parte hartzea, adibidez.
Nahiz eta normalean lehendabiziko lana helburu pedagogikoa ezartzea izan, askotan, prozesuaren amaieran bakarrik zehazten dira.
Curriculumaren planifikazioa psikologia konduktistan ezarri zenez, baliozko helburuak kanpoko portaerari erreferentzia egiten ziotenak soilik zirela uste zen hasiera batean. Hala ere, 60. hamarkadan aldaketak iritsi ziren kognitibisten etorreraren ondorio.

  • Edukiak: Jakintzen edo kultur formen multzoari deritzo, non ikasleek multzo hori bereganatzea beharrezkoa duten ikasleen garapen eta sozializaziorako. Atal honetan, “zer irakatsi” behar den azaltzen da, eta horrela, kodifikatu, igorri eta jaso egin daiteke.
Edukiak, aukeratutako diseinuaren araberakoak dira, baina aipatu beharra dago gaur egun curriculumaren zuzeneko helburutzat hartuta daudela.
IPPa eta ikasgelaren programazioak garatzeko, edukiak finkatzea ezinbesteko da, horregatik, Zabalzak honako irizpide hau proposatu zuen:

  • Hurbileko edukiei garrantzia ematea
  • Oinarrizko edukiak nabarmentzea
  • Luzaroan iraun dezaketen edukiei garrantzia ematea.
Edukiak egituratzeko, curiculuma arloka eta gaika banatzen da.

  • Metodologia: Irakasle eta ikasleen zereginak bermatzearekin zerikusia du, helburutzat duten helmuga pedagogikora iristeko. Hala ere, proposatutako jarduera metodologikoak bat etorri behar dira lortutako helburu eta edukiekin.
Jarduera metodologikoak sailkatzea zaila den arren, aipagarria da ikaslea subjektu aktibotzat hartu behar dela, ez du ekintza mugaturik.

  • Baliabide didaktikoak: Alor honetan, irizpide ekonomikoen arabera hartzen dira erabakiak, ondorioz, irakasleek irakaskuntzan erabiliko dituzten bitartekoak planifikatzerakoan ikastetxearen eta ikaslearen baliabideetara moldatu behar dute. Baliabide didaktikoak, irakasleen prestakuntzen eta zaletasunen araberakoak dira.
Baliabide didaktikoaren atala ez da curriculumaren atalik garrantzitsuena, baina hezkuntza berritzeko, baliabide didaktikoak modernizatu beharra dago besteak beste.
Azken finean, ikastearekin eta erantzukizuna eskatzen duten jarduerekin lotura duen guztia sartzen da alor honetan. Baliabideek motibazioa pizte dute, eta hori ikaskuntzaren edukietara bideratzeko baliagarriak dira.

  • Ebaluatzeko irizpideak: Honen bidez, planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren inguruko erabakiak hartzeko behar den informazioa lortzen da. Hiru urrats bereiz ditzakegu: lehenengoari, hasierako ebaluazioa deritzo, bigarrenari berriz, prozesuena, eta azkenari, emaitzen ebaluazioa. Curriculuma osatzerakoan, hiru urrats hauek kontuan hartu behar dira, ebaluatzeko zein tresna eta prozesu erabiliko diren erabakitzearekin batera. Hasierako ebaluazioan, curriculumaren planifikazioa aurrera eramateko behar diren elementu guztiak sartzen dira. Bertan, ikasleen ezaugarriak edo ikasleen gizarte eta familia testuingurua topa ditzakegu besteen artean. Horrez gain, curriculumaren planifikazioa ere ebaluatu behar da.
Prozesua, curriculuma aplikatzerakoan ebaluatuko da. Amaitzeko, emaitzen ebaluazioa dago, non ikasleek ikasitako neurtu eta baloratuko den curriculumaren jarduerei esker. Ebaluazioa, curriculuma dinamizatzeko tresnatzat hartu behar da.





  1. ZER DA CURRICULUM EZKUTUA ? ZERTARAKO BALIO DUELA USTE DUZUE ? BETI EMATEN DELA USTE AL DUZUE? ZERGATIK?
Eskolaren eraginetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa da. Curriculum ezkutua eskolatik kanpo eman daiteke egitura bat baldin badago, egitura ez badago curriculum ezkutua soilik eskola barruan emango da. Curriculum ezkutua filmen liburuen edo iragarkien bitartez eman daiteke.
  1. DESKRBATU IKASTETXE JAKIN BATEAN JARRAITZEN DEN PROZESUA IKASTETXE HORRETAKO CURRICULUM PROIEKTUA LANTZEKO.
AIPATU ZEIN ZAILTASUN SORTU DIREN ETA IRTENBIDEAK PROPOSATU.

Curriculum baten proiektua lantzen hasteko, kontuan izan behar da ikasgelako berariazko premiekin bat etorri behar dela. Horregatik, curriculumaren atal guztietan kontuan hartu behar dira ikaskuntza-irakaskuntza prozesuko osagai guztiak.

Curriculumaren atal guztiek beraien artean lotura izan behar dute. Lotura horiek errespetatzeko, helburuak beti ebaluazioarekin zuzenean lotuta egon behar du. Helburuei dagokionez, bi helburu mota izango ditugu: lehenengoa, helburu orokorrak izango da. Bertan curriculumaren helburu orokorrak egongo direlako. Beste helburuak aldiz, eduki bakoitzarekin lortu edo landu nahi ditugun helburuak izango dira. Edukiak aukeratzeko orduan, landu nahi diren helburuan kontuan hartzeaz gain, oso garrantzitsua da kontuan hartzea haurra zein etapetan dagoen. Edukiarekin jarraituz, kontuan izan behar dugu metodologiarekin zuzenean lotuta dagoela. Hau da, landu nahi ditugun edukien arabera, metodologia bat edo beste erabiliko dugula. Ebaluazioari dagokionez, bi ebaluazio bereiziko ditugu: hasierakoa eta prozesuan eta amaieran ematen dena. Hasierakoak curriculuma eta errealitatea lotzen lagunduko digu eta prozesukoak eta amaierakoak helburuak ebaluatzen lagunduko dizkigu.

Curriculum proiektua lantzeko garaian aurkitu dezakegun zailtasun handiena, curriculumeko atalen arteko lotura lortzea da. Arazo hori ez izateko edo errezago konpontzeko, egokiena da curriculumaren planteamendua egiten dugun bitartean bilatzea lotura horiek.

Comentarios

Entradas populares de este blog

5.- CURRICULUM EZKUTUA