4.- CURRICULUMAREN ANALISIA
ZER DA CURRICULUMA? Latinetik datorren hitza “bidea” esan nahi du. Alde batetik, hezkuntza maila jakin bat izendatzeko erabiltzen den terminoa da, ikasleen ikuspuntutik, irakasleen ikuspuntutik, berriz, profesionalen jarduera “elikatzeko” edo osatzeko behar den eremu akademikoak dira. Eta azkena, legez ezarritako landu beharreko alderdi multzoei buruz bertan lortu beharreko helburuak zehazten dira, hezkuntza arloko administrazioak ezarritakoak. Curriculum hitza, 1918an agertu zen lehen aldiz, Bobbit-en liburu bati izena emanez. Curriculuma alde batetik, eskoletan martxan jarri behar den hori da, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua antolatzen duen plangintza. Bestetik, curriculuma ikasteko fenomenotzat hartzen da. ZEIN ITURRI DESBERDINTZEN DITU? AZALDU BAKOITZA Oinarri filosofikoa: Curriculumaren bidez zehazten dira lortu nahi diren helburuak. Badakigu zertarako diseinatzen den eta aplikatzen den. Oinarri soziopolitikoa: Curriculuma gizartearen eta historiaren emai...

Comentarios
Publicar un comentario